Estreinaldiak: Martxoak 22
Margolaria Artea, kultura… hein batean sorkuntza izango du ardatz Margolaria filmak. Sorkuntza-prozesua bera, eta bertan parte hartzen duen profesional taldearen bizipenak. Mikel Urdangarin musikaria da protagonista, baina abeslari zornotzarra bidea besterik ez da edozein sortzailek buruan dituen gai unibertsalak jorratzeko: sortzetik bizitzearen erabakia, bokazioa, sorkuntzaren prozesua, porrota, bakardadea edo ospea. Zuri-beltzaren aldeko hautua egin dute filma filmatzerako unean, apustu estetikoa. Alain Urrutia margolariari egindako keinua