Zortzi film abuztuan, Donostiako Zinema Kalean programan

Donostiako Udalak, Abuztua Donostian izenburupean, 2021eko abuztuko kultur ekitaldien egutegi oparoa atondu du hiriburuko auzo guztietan, eta ikus-entzunezkoei dagokienez, zortzi dira Zinema Kalean programan eskainiko dituzten filmak, tartean, Agur Etxebeste! (Telmo Esnal eta Asier Altuna, 2019) eta Errementari (Paul Urkijo, 2017) euskal proposamen laudatuak.

By |2021-08-06T11:29:21+02:006 abuztua, 2021|

Estreinaldiak: Urtarrilak 29

News of the World AEBetako Gerra Zibila amaitu eta bost urtera, Jefferson Kyle Kidd (Tom Hanks) kapitainak, hiru gerretako beteranoak, hiriz hiri bidaiatuko du biztakoak prest entzuteko dagoen entzule ororekin partekatu asmoz: presidente eta erreginak, borroka loriatsuak, hondamendi suntsitzaileak eta munduko edozein bazterretan gertatzen diren abentura zirraragarriak. Egun batean, Texasko lautadetan, kapitainak Johanna ezagutuko du, Kiowa tribuak duela sei urte bahitu zuen hamar urteko neskatoa.

By |2021-01-28T12:41:22+02:0028 urtarrila, 2021|
Go to Top