Iker Fernandez (LUPA): “Halako espazioak behar direla sentitzen jarraitzen dugu”
LUPA orain hamar urte sortutako dokumentalen mostra da. Donostiako Guardetxeko Banda Bat eta Errenteriako Mikelazulo elkartea batu ziren orduan herritarrentzat ezezagun samarra zen dokumentalen generoan sakontzeko, eta ikusleen eta sortzaileen arteko topagune bilakatuko zen mostra osatzeko. Antolaketa taldeko kideetako bat da Iker Fernandez (Donostia, 1979); berarekin elkartu gara Errenteriako lokalean, jaialdiaren ibilbideaz eta aurtengo berrikuntzez hitz egiteko.