‘Oreina’ eta ‘Another day of life’ saritu dituzte Donostia Zinemaldian

Gaur gauean, 21:00etik aurrera, Kursaal aretoan egingo duten 66. Donostia Zinemaldiaren sari-banaketa ekitaldiaren aurretik, bertan banatuko dituzten hainbat sariren irabazleak aditzera eman dituzte, tartean, Euskal Zinemaren Irizar saria eta Donostia Hiria publikoaren saria. Oreina eta Another day of life euskal filmak dira sarituetako batzuk.