‘La trinchera infinita’ filmak jaso du Euskal Gidoi Onenaren saria
Euskal Gidoigileen Elkarteak Donostia Zinemaldian parte hartzen duten filmen artean banatzen du Euskal Gidoi Onenaren saria, eta aurtengoan Jose Mari Goenagak eta Luiso Berdejok idatzitako La trinchera infinita filmaren oinarrian dagoen testua saritu dute. Goenagak jaso du garaikurra gaur iluntzean Keller gunean egindako agerraldian.