‘Patxi Errementaria’ ipuinean oinarritutako filma aurre-ekoizpen fasean dago
Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren lehen luzeak Jose Miguel Barandiaranek 1903an idatzitako ipuin mitologikoa eramango du pantaila handira, Kinoskopik zine ekoiztetxearen bidez, eta Gariza Filmsek lagundurik. Errementari filma euskaraz errodatuko da, 2016ko udazken-negu partean, eta ahal den heinean irudi errealekin, gutxieneko babes digitalaz lagundurik behar denean.