‘Ola de crímenes’ filma errodatzen hasi dira Portugaleten
Gracia Querejetak zuzendutako eta Telecinco Cinema, Historias del tio Luis eta Bowfinger International Pictures ekoizpen etxeek ekoitzitako Ola de crímenes komedia beltzaren errodajea gaur bertan, urriak 9, hasi dute Portugaleteko Bizkaia Zubian. Datozen hiru asteetan Bilbon eta Getxon errodatuko dute, eta ostean Madrilera joango dira beste lau astez. Filmeko protagonistak Maribel Verdú, Paula Echevarría eta Raúl Arévalo aktoreek gorpuztuko dituzte, besteak beste.