Emakumezko euskal aktoreak nagusi 26. Forqué sarietan

2021eko sari-banaketa denboraldia hasi da dagoeneko, eta  nola gainera. Urtarrilaren 16an, larunbata, banatu dituzte Forqué Sariak, Madrilen, eta euskal aktoreak izan dira 26. edizioko protagonista nagusiak. EGEDAk Ane filmean parte hartu duen Patricia López Arnaiz izendatu du emakumezko aktore onena; Elena Iruretari, berriz, Patria telesailean egindako lana goraipatu diote.

By |2021-01-18T12:22:05+02:0018 urtarrila, 2021|

‘EL AÑO DEL DESCUBRIMIENTO’: Hau bai hau aurkikuntza!

Zuzendaria: Luis López Carrasco Urtea: 2020 Herrialdea: Espainia 1992. urtea da. Bartzelonan, su olinpikoak argitzen ditu Montserrat Caballé eta Freddie Mercuryren ahotsak. Sevillan, Nazioarteko Erakusketak Amerika “deskubritu” zenetiko 500 urteak ospatzen ditu. Bitartean, foku mediatikotik urrun, 80ko hamarkadan abiatu zen industria-birmoldaketak ekarri behar zituen kaleratze masiboen aurkako protesten testuinguruan, Cartagenan kokatzen den Murtziako Parlamentu Erregionalak su hartzen du. Gertakaria hauspotu zuten baldintza anitzak berreskuratzeko eta

By |2021-01-13T14:23:03+02:0013 urtarrila, 2021|

‘El futuro’ eta ‘Soroa’ gaur Fas Zineklubean

http://youtu.be/mpDJMuKbW7c 80ko hamarkadako espainiar gizartearen kritika zorrotza egiten duen El futuro (Luis López Carrasco) eta iazko Kimuak katalogorako hautatu zuten Asier Altunaren Soroa lanak izango dira ikusgai gaur Bilboko Fas Zineklubean. López Carrasco bera ere emanaldian izango da 19:45ean. Los Hijos elkarteko kide den Luis López Carraco zinegile eta idazleak El futuro lana aurkeztu zuen 2013an, Locarnoko Zinema Jaialdian. 1982ko Espainian kokatuta dago, eta dantzan

By |2019-05-22T09:52:11+02:003 martxoa, 2015|
Go to Top