Donostia Zinemaldiko zuzendari izandako Luis Gasca zendu da

Zineman eta komikietan aditua zen Luis Gasca donostiarra zendu da 87 urterekin. Donostia Zinemaldiko zuzendaria izan zen 1977an eta 1981-1983 urteeen artean, eta bere eraginari esker, 1977an Star Wars sagaren lehen zatiaren Europako estreinaldia Donostian egin zuten.