Berlanga, Fernán-Gómez, Coppola eta Tavernierri omenaldia, Klasikoak sailean

Donostia Zinemaldiak iaz pandemiagatik bertan behera geratu zen Klasikoak saila berreskuratuko du zinemaren historiako ezinbesteko sei proposamenekin. Luis García Berlanga eta Juan Antonio Bardem, Fernando Fernán-Gómez eta Luis María Delgado, Francis Ford Coppola eta Bertrand Tavernier maisuek gidatutako lanak dira.

By |2021-08-23T12:21:24+02:0023 abuztua, 2021|

Azkuna Zentroak Luis García Berlangari eskainitako zikloa abiatuko du

Pier Paolo Pasoliniri buruzko atzera begirakoaren ostean, Azkuna Zentroko Zinematekak Luis García Berlangari eskainiko dio apiriletik ekainera arteko zikloa. Gaur, apirilak 14, Esa pareja feliz (1951) filmarekin abiatuko dituzte emanaldiak, eta lan bakoitza birritan izango da ikusgai, ekainaren 17an hiru Goya sari erdietsi zituen Todos a la cárcel (1993) proposamenarekin amaitu arte.

By |2021-04-14T13:16:39+02:0014 apirila, 2021|

Udako zinema emanaldiak, Donostiako Cristina Enea parkean

Inbasioak gaitzat hartuta, zazpigarrenez aire zabalean zinemaz gozatzeko aukera izango dute Donostiako Cristina Enea parkera hurbiltzen direnek. Cristina Enea Fundazioak eta Tabakalerak antolatutako zinema saioak izango dira, 22:30ean Cristina Enea parkean eta sarrera doakoa izango da. Eguraldi txarra egingo balu, uztailaren 11ra eta 12ra atzeratuko lirateke saioak (bi baino gehiago izanez gero, bertan behera geratuko da/dira). Filmak jatorrizko bertsioan eskainiko dituzte eta azkeneko emanaldia izan ezik, gainerakoek gaztelaniazko azpitituluak

By |2018-06-26T16:00:14+02:0026 ekaina, 2018|

Mitxelenarenak zikloa eskainiko dute urtarril eta otsailean Tabakaleran

Joan zen azaroan, Koldo Mitxelenaren jaiotzaren mendeurrenaren harira, idazleak 1954-1961 urteen artean Egan aldizkarian kaleratutako filmen kritiketatik abiatutako zinema zikloa antolatu zuten Euskadiko Filmategiak eta Errenteriako Udalak elkarlanean. Urtarril eta otsailean zehar, aldiz, filmok Tabakaleran izango dira ikusgai Mitxelenarenak zikloan. Egan aldizkaria izan zen euskarazko zinema kritikak aldizka argitaratzen zituen lehen berripapera. 1954 eta 1961 bitartean Koldo Mitxelenarena izan zen egiteko hori, baina filmen alderdi

By |2016-01-13T16:12:55+02:004 urtarrila, 2016|
Go to Top