Arabako Zinema Dokumentalaren Meeting Point saioa egingo dute

Iragan asteko Euskal Zinema Dokumentalaren III. Asteari behar bezalako amaiera emateko, bihar, urriak 31, Gasteizko Luis de Ajuria aretoan, Arabako Zinema Dokumentalaren Meeting Point saioa egingo dute. Juanma Bajo Ulloa zinegileak hitzaldia eskainiko du lehenik, eta ostean mahai-ingurua egingo dute Vital Fundazioaren eta APIKA Ikus-entzunezko Edukien Ekoizle Independenteen Arabako Elkartearen ekimenez.

By |2019-05-17T15:39:55+02:0030 urria, 2017|

Paul Urkijo: “‘Patxi Errementaria’ ipuinaren unibertsoa zabaldu dugu filmean”

Paul Urkijok eta Errementari filmaren lantaldeak proiektua aurkezteko prentsaurreko agerraldia egin dute gaur Donostian, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean. Urkijorekin batera aktore taldeko lau ordezkarik (Kandido Uranga, Uma Bracaglia, Josean Bengoetxea eta Ramon Agirre) eta Luis de Oza ekoizleak hartu dute parte saioan. Filma bihar, urriak 28, estreinatuko dute, saio bikoitzean.

By |2017-11-03T11:01:46+02:0027 urria, 2017|
Go to Top