Kutsidazu 404. ‘VIRIDIANA’

Zuzendaria: Luis Buñuel Urtea: 1961 Iraupena: 90 min. Herrialdea: Espainia Generoa: Drama | Erlijioa | Kultuzko filma Viridiana 1961an estreinatu zen jatorri hispanomexikanko komedia dramatikoa da, Luis Buñuelek zuzendua, Julio Alejandrorekin batera idatzi zuen gidoietik abiatuta. Era berean, Benito Pérez Galdós dramaturgoaren Halma (1895) eleberrian libreki oinarritua dago. Don Jaime (Fernando Rey), espainiar kapare zaharra, erretiratuta eta bakarrik bizi da bere etxaldean, ezkontzaren egun berean bere emaztea hil zitzaionetik. Egun

By |2024-11-29T13:50:21+02:0029 azaroa, 2024|

Buñueli eskainitako Nosferatu zikloa Ángela Molinak agurtuko du

Ángela Molina aktore espainiarra Tabakalerara gerturatuko da abenduaren 21ean Luis Buñuel zinemagile espainiarrari eskainitako Nosferatu zikloari agur esatera. Calandako zuzendariaren Cet obscur objet du désir (1977) filmean parte hartu zuen Molinak, eta hain zuzen ere,  hori da zikloari bukaera emateko pantailaratuko duten lana. Saioa 19:00etan hasiko da, eta sarrerak online eskuratu daitezke.

By |2021-12-15T17:40:04+02:0015 abendua, 2021|

Nosferatu Bildumako euskarazko 9. alea prestatu du Harkaitz Canok

Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak elkarlanean antolatutako aurtengo Nosferatu zikloa Luis Buñuel zinemagile aragoiarrari eskaini diote, eta honi lotutako euskarazko argitalpena azaroaren 10ean aurkeztuko dute Tabakaleran. Harkaitz Canok idatzi du Kandelikara – Buñueli buruzko film baterako apunteak izeneko liburua.

By |2021-11-08T14:14:21+02:008 azaroa, 2021|

Buñueli eskainitako Nosferatu zikloak jarraipena izango du abuztuan

Donostia Kulturak, Euskadiko Filmategiak, Tabakalerak, Elias Querejeta Zine Eskolak eta Donostia Zinemaldiak elkarlanean atondu dute aurten Luis Buñuel zinemagile aragoiarrari eskainitako Nosferatu zikloa, eta urtarrilean hasi zituzten emanaldiek jarraipena izango dute abuztuan. Bost film, Buñuelen bi eta harekin zerikusia duten beste bi egileren hiru, proiektatuko dituzte Tabakalerako zinema aretoan.

By |2021-08-03T12:10:01+02:003 abuztua, 2021|

Jean-Claude Carrière gidoigilea zendu da

Luis Buñuelekin urte luzez kolaboratu zuen Jean-Claude Carrière aktore eta gidoilaria (Colombieres-sur-Orben, 1931) zendu zen atzo, 89 urterekin. Sortzaile emankorrak 40 filmentzako gidoiak idatzi zituen, eta dozena erditan aritu zen aktore lanetan. Bere lan esanguratsuenen artean dira Heureux anniversaire (1962) laburra, Le charme discret de la bourgeoisie (1972) eta The Unbearable Lightness of Being (1988).

By |2021-02-09T13:55:42+02:009 otsaila, 2021|

Luis Buñuelen lanari buruzko lehen liburua kaleratu du Nosferatuk

Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak elkarlanean antolatutako aurtengo Nosferatu zikloa Luis Buñuel zinemagile aragoiarrari eskaini diote, eta honi lotutako argitalpenetan lehena, gaztelaniazkoa, aurkeztu dute gaur, otsailak 2, Donostiako Tabakaleran lanaren koordinazioaz arduratu diren Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak eta Jesus Angulo kritikariak. Euskarazko jatorrizko obra Harkaitz Cano idazlea prestatzen ari da.

By |2021-02-02T13:38:41+02:002 otsaila, 2021|

2021eko Nosferatu zikloa Luis Buñueli eskainiko diote

Luis Buñuel zinemagile aragoiarra izango da Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren pantaila partekatuaren protagonista nagusietako bat 2021ean, berari eskainiko baitiote urteko Nosferatu zikloa, sortzailearen jaiotzaren 120. urteurrenean. Euskadiko Filmategiak, Donostia Zinemaldiak, Donostia Kulturak, Elias Querejeta Zine Eskolak eta Tabakalerak elkarlanean egitarau oparoa atondu dute urte osorako.

By |2021-01-07T14:17:05+02:0021 abendua, 2020|
Go to Top