Mendi Tourraren 10. edizioari gaur ekingo diote, Gasteizen

Mendi Tour 2022 zirkuitu ibiltariak abenturazko akzio dosi handiak ziurtatuko ditu urtarrilaz geroztik Euskal Herriko zein espainiar lurraldeko hiri eta herrietan. Gaurtik aurrera Gasteiz izango du geraleku, hilaren 18ra bitartean, eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinema jaialdiko lan nabarmenenak pantailaratuko dituzte.

By |2022-03-14T10:06:02+02:0014 martxoa, 2022|

‘MENDIAK – 1976’: Gizatasuna darion erreskate eredugarri baten kronika

Euskal herritarrok mendizaletasuna odolean daramagula ez da sekretu bat. Biziki maite dugu txandala eta botak jantzi eta tontorrak ezagutzea, egun pasa, asteburu pasa edota irtenaldi luzetxoagoak egitea. Herri ingurukoetara lehenik, Pirinioetara gero, Alpeetara ondoren, eta ausartenak, Hego Amerikako mendilerro garaietara edota Ekialde Hurbileko zortzimilakoetara. Baina bada beste aukera bat ere, milaka kilometroko bidaia aurreztu nahi dutenek ebazten dutena: zinemara joatea. Bilbon ospatu ohi den BBK

By |2022-01-28T13:48:28+02:0025 urtarrila, 2022|

‘MENDIAK 1976’ filmaren emanaldi bereziak ari dira egiten, Iruñean

MENDIAK 1976 (Luis Arrieta Etxeberria 2021) filmaren pase bereziak ari dira eskaintzen Iruñeko Golem Yamaguchi zinema aretoetan. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 14. edizioan egin dute mundu mailako estreinaldia, eta 2022ko Mendi Tour zirkuitu ibiltarian parte hartu aurretik Nafarroako hiriburuan dago ikusgai.

By |2021-12-28T09:40:44+02:0027 abendua, 2021|

‘Sciana Cieni’ lana gailendu da 14. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaian

Eliza Kubarska zinegile poloniarrak zuzendutako Sciana Cieni (The Wall of Shadows) dokumentalak irabazi du abenduaren 3tik 12ra bitartean ospatu duten 14. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinema jaialdia. Euskarazko film onena, aldiz, Jon Goikoetxea Lopez de Alda eta Iker Larrañaga Peralek zuzendutako Amagana izendatu dute, eta Mendiak – 1976 lanak (Luis Arrieta Etxeberria) bi sari eskuratu ditu: mendiko film onenaren eta ikusleen saria.

By |2021-12-14T12:22:07+02:0013 abendua, 2021|
Go to Top