2023ko lehen zinema eskaintza argitu du Donostia Kulturak
Eman diogu dagoeneko ongietorria urte berriari, eta ohi bezala, kulturaz gozatzeko aukera izango da, etenik gabe, hirian. Izan ere, Donostia Kulturak eman du jakitera datozen asteotarako jardueren egitaraua. Musika kontzertuak, antzerki obrak, erakusketak… izango dira, eta zinema eskaintzak jarraipena izango du ere.