Salgai daude 18. Punto de Vista jaialdira bertaratzeko sarrerak
Festibalak sei atal nagusi izango ditu, eta Iruñeko hainbat txokotan egingo dituzte saioak. Musika emankizunak ez dira faltako, eta aurreko urteetan bezala, ludoteka zerbitzua eskuragarri egongo da akreditatuentzako zein publiko orokorrarentzako.