‘Lucio’ filma ikusgai, gaur San Pedroko Proisa kulturgunean
http://vimeo.com/15420059 Zurruna Zine Klubaren bigarren emanaldiaren berri eman du San Pedroko Proisa kulturguneak sare sozialen bitartez. Lucio euskal filma pantailaratuko dute gaur, hilak 14, 19:30etan San Pedroko Udal Aretoan, Gipuzkoan. Urtea hasierarekin batera jarri zuten abian Proisa kulturguneko kideek Zurruna Zinema Kluba, eta gaurkoa ekimenaren bigarren Saioa izango da.