‘Lucile Hadzihalilovic: Distopia feministak’ saio bikoitza eskainiko dute Azkuna Zentroan

Hitzordu berezia prestatu du Bilboko Azkuna Zentroak gaurko eta biharko. Izan ere, Lucile Hadzihalilovic: Distopia feministak izeneko saio bikoitza egingo dute Golem aretoan zinegile frantziarraren begirada pertsonal eta bakarra aldarrikatuz. Evolution (2015) eta De Natura (2018) emango dituzte 20:00etan gaur, eta 17:30ean bihar.

By |2020-01-08T11:09:52+02:008 urtarrila, 2020|

Mamoru Hosada, Terence Davies eta Lucile Hadzihalilovic, Zinemaldiko Sail Ofizialean

Mamoru Hosadaren Bakemono No Ko animaziozko filma eta Terence Daviesen Sunset Song drama, besteak beste, lehiatuko dira 63. Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean Asier Altunaren Amama euskal ekoizpenarekin. Donostia Zinemaldiko Hautespen Batzordeak ondorengo zortzi filmak iragarri ditu gaur aurretik aditzera eman zituzten sei ekoizpenekin batera, tartean, Asier Altunaren Amama, Agustí Villarongaren El rey de la Habana eta Pablo Agüeroren Eva no duerme, Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian aritzeko:

By |2015-08-11T11:57:16+02:007 abuztua, 2015|
Go to Top