Donostiako Kresala Zineklubak abenduko eta urtarrileko egitaraua kaleratu berri du

Hilaren 4ean ekingo dio Donostiako Kresala Zineklubak denboraldi berriari, eta hala, abenduan eta urtarrilean, astelehenero, film bana eskainiko dute 19:30ean Trueba zineman. Ohiko tradizioari jarraituz, pelikulek aurkezpen txiki bat izango dute, eta urte bukaerako saioan, abenduaren 18an,  IV. Kresala Zinekluba saria emango diote Luciano Berriatua historialari eta zaharberritzaileari.