55 lan lehiatuko dira NIFF festibaleko laugarren edizioan

2022ko abuztuaren 17tik 20ra bitartean ospatuko dute Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdia. Hainbat ekoizpen euskal herritar erakutsiko dituzte, eta hain zuzen ere, sail ofizialean lehiatuko den Ainarak (Juan San Martin eta Ritxi Lizartza, 2021) dokumentalak eta Chicas prepago (Isa Sáez, 2022) film laburrak irekiko dute 2022ko edizioa.