Emakumeek Egindako Zinema, Donostiako Emakumeen Etxearen bidez
VIII. Jardunaldiak Emakumeek Egindako Zinemaz izeneko zikloa atondu du Donostiako Emakumeen Etxeak, urriaren 14, 15 eta 16an. Zinemagile argentinarren lanean jarriko du fokua, eta Maria Luisa Bemberg, Lucrecia Martel eta Lucia Puenzoren lanak izango dira ikusgai.