Lucia Peralta efektu berezien sortzaileak emango du Zinemaldia & Technology ataleko eskola magistrala

Aquaman eta Game of Thronesen efektu berezien sortzaile den Lucia Peraltak Zinemaldia & Technology ataleko eskola magistrala emango du. Irailaren 22an izango da, Tabakaleran. Gainera, Zinemaldia Startup Challenge lehiaketako bost proiektu finalistak aurkeztuko dira, eta nork irabazi duen jakinaraziko dute.