Omenaldiz betetako apirila dakar Kresala Zineklubak

Duela gutxi hil diren zuzendari eta aktoreak omenduko ditu Kresala Zineklubak apirilean. Martxoan hasitako ekimenari jarraipena emanez, astelehenero, film bati buruzko solasaldia eskainiko dute zuzenean Instagram bidez, eta komentatuko dituzten film guztiak Filmin plataforman daudela gogorarazi dute. Saio bakoitzean, gainera, gonbidatu bereziek parte hartuko dute, hala nola, Paula Arantzazuk, Julia Gaitanok edota Amaia Garciak.