18. Punto de Vista: Sail Ofizialeko 5 eta 6 programen kronika

Dialektika bitxia ondu dute elkarren segidan ikusgai izan diren 18. Punto de Vista jaialdiko bosgarren eta seigarren programek. Batetik, haurren ikuspuntutik jorratuta, fantasia beharraz eta izpiritu ameslariaz hausnartzeko tartea egon da; bestetik, garai ilunak erretratatzeko hurbilketa kontrajarriak proposatu dizkigute: Submarino volador (Lucas Zacarias), Corazón embalsamado (Julieta Seco), Remembering Franco (Pedro Pinzolas) eta Avalancha (Daniel Cortés Ramírez).