Punto de Vista 2022: ‘To Pick a Flower’, ‘Guerra’ eta ‘Mille cipressi’

Kolonizazioa nola kontatu, inbaditzaile eta inbadituen arteko harremana nola erakutsi. Horixe lehen begiradan Shireen Senok zuzendutako To Pick a Flower film laburrak iradoki dezakeena. Baina, sarraskiak eta kultura-inposizioa alde batera utzira, hurbilketa analitiko eta antropologikoa proposatuko digu zinemagile japoniarrak. Estatubatuarrak Filipinasen 1890etik 1946ra bitartean izan zirela aitzakia hartuz, natura eta gizakia lotuko dituen erretratu bilduma izango da film-saiakera honen ardatza. Emakume bat zuriz jantzita, baina