‘Zinema afrikarra: gazteria urbanoa’ zikloa antolatu dute Nafarroako Filmotekan
Afrika Ezinbestekoa elkartearen ekimenez, Zinema afrikarra: gazteria urbanoa zikloa eskainiko dute Nafarroako Filmotekan azaroaren 3tik 24ra. Nigeria, Mali, Hego Afrika eta Burkina Fasoko hiru film luze eta bi film labur eskainiko dituzte. Izan ere, filmok kritikaren eta nazioarteko jaialdietako audientzien txaloak jaso badituzte ere, areto komertzialetatik kanpo geratu dira, eta horregatik, antolatzaileek Afrikako sorkuntza ezagutzara eman nahi dute Nafarroan.