Zinegaztelab jaialdia azaroaren 22tik 24ra egingo dute, Bilbon

Zinegaztelab zinema eta hezkuntza nahasten dituen zinema jaialdia azaroaren 22tik 24ra egingo dute, Bilbon. Aurten, jarduerak aurrez aurre egingo dituzte Bilborock areto kulturalean. 12 urtetik gorako ikasleek egunero tailer bat, hitzaldi bat eta hainbat film labur ikusteko aukera izango dute.