Fas Zineklubak El Carmen aretoko saioak berreskuratuko ditu

Bilboko Fas Zineklubak aurrez aurreko saioak berreskuratuko ditu gaur, El Carmen aretoan. Kristina Zoritak zuzendutako Pil pil (2019) film laburra eta The Adventures of Prince Achmed (Lotte Reiniger, 1926) film mutu alemaniarra proiektatuko dituzte 19:45etik aurrera, eta azken honi Josetxo Fernández de Ortega Jaureguik jarriko dio pianoarekin musika, zuzenean.