Bi euskal film lehiatuko dira Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean

27. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea urriaren 29tik azaroaren 4ra luzatuko da, eta sekula baino egitarau zabalagoa izango du, emanaldietatik haratago. Gainera, bi euskal film lehiatuko dira sail ofizialean: Haritz Zubillagaren El ataúd de cristal eta Roberto San Sebastiánen La noche del virgen.