Loterias saria banatuko du Donostia Zinemaldiak, bigarrenez
Jaialdi donostiarrak eta Loterias y Apuestas del Estado erakundeak gizarte gaiak erdigunean jarriko dituen film laburren lehiaketaren bigarren deialdia zabaldu dute. Ekainaren 17ra arte aurkez daitezke lanak, 10 minutu baino gutxiago irauten dutenak.