Gizarte-gaiei buruzko film laburrak, Donostia Zinemaldian

Jaialdi donostiarrak eta Loterías y Apuestas del Estado erakundeak lehiaketa berria jarri dute martxan. Gai sozialekin lotutako lanak galdegin dituzte, 10 minutu baino gutxiago irauten dutenak; sorkuntzak ekainaren 17ra arte aurkez daitezke.