Cannesko film izarrak nagusi, aurtengo Zinemaldiko Perlak sailean
Irailaren 17tik 25era luzatuko den Donostia Zinemaldiaren 69. ekitaldiko Perlak saila Cannestik igarotako 11 filmekin eta Venezian zein Berlinen lehiatutako bina lanekin osatuko dute. Tartean dira Ryusuke Hamaguchi, Todd Haynes, François Ozon eta Paul Verhoeven zinemagile ospetsuen lanak, baita Urrezko Palmorria irabazi duen Julia Ducaournauren Titane ere.