Jaime Puertas zinemagilearen saio bikoitza, Tabakaleran

Datorren ostiralean, otsailaren 28an, Jaime Puertas zuzendariaren El canto de los estorninos (2016) eta Los páramos (2019) film laburrak izango dira ikusgai Tabakaleran, 19:00etan. ‘Hilabete laburrena’ zikloaren baitako emanaldietako bat izango da, eta Puertasek berak aurkeztuko du.