Isaki Lacuesta-ren ‘La noche que no acaba’, gaur Trueba zinemako bigarren ostegunean

Aurreko asteko estreinaldiak izandako arrakasta eta gero, gogoz ekingo diote, gaur, Sade taldeak sortutako Los Jueves del Trueba ekimenaren bigarren saioari.  Jatorri euskalduneko Isaki Lacuesta zuzendari katalana eta Juan Zabala izango dira gonbidatuak gaurkoan, eta lehenengoaren La noche que no acaba filma aurkeztuko dute. Donostiako (Gipuzkoa) Secundino Esnaola kaleko Trueba zine aretoan egingo da emanaldia, 22:00tan. Ava Gadner aktore estatu batuarraren irudiaren inguruan sortutako lana da