Itsaso Aranak Pragan aurkeztuko du ‘Las chicas están bien’ filma

Aktore eta gidoigile nafarraren opera prima Karlovy Vary (Txekiar Errepublika) zinema jaialdiko sail ofizialean lehiatuko da, ekainaren 30etik uztailaren 8ra bitartean, eta Kristalezko Globoa irabazteko aukera izango du. Printzesak, apoak, ibaiak, galdutako printzeak eta gutunak nahastuko dituen udako ipuin gisara aurkeztu du egileak bere lehen film luzea.