Estreinaldiak: Irailak 4
Stille hjerte Iazko Donostia Zinemaldian emakumezko aktore onenaren saria jaso zuen Paprika Steenek Stille hjerte filmean egindako lanagatik. Bada, aste honetan helduko zaigu Bille Augustek zuzendutako film danimarkarra zinema aretoetara. Familia giroko dramak bere osasunak okerrera egin aurretik bere bizitzarekin amaitzea erabakiko duen emakumearen eta haren sendiaren azken asteburua pantailaratuko du. Asteburuan gauzak aldatu egingo dira. https://youtu.be/LR9rNiXc8bM Los hongos Kolonbiatik oso proposamen interesgarria helduko zaigu, halaber.