Astean behin zinemara: Agnes Varda-ren ‘Los espigadores y la espigadora”
Telebista heldu zenean, dokumentalak erabat desagertu ziren aretoetatik eta pantaila txikian bakarrik ikus zitezkeen. Gaur egun, ordea, egoera asko aldatu da, eta dokumentalak indar handiz datoz berriro pantaila handietara, askorentzat gustagarriak direlako mezuengatik eta errealitatea bere horretan, ezer erantsi gabe, ikusteak, gozamen berezia eragiten duelako zale eta ikusle askorengan. Fikziozkoetan bezala, dokumentalak bere genero propioak ditu (zientifikoa, turistikoa, animaliei buruzkoa, salatzailea...), bakoitza bere narrazio-arauekin. Generoen artean, sorkuntza-dokumentala