Zazpi filmek osatuko dute Zinemaldia.cat jaialdiko sail ofiziala

Otsailaren 21ean ekingo dio Zinemaldia.cat euskal zinema jaialdiak 15. edizioari. Martxoaren 1a bitartean, 11 film luze (horietatik zazpi sail ofizialean) eta hainbat film ertain emango dituzte Bartzelonako Euskal Etxean, Hizkuntza Eskola Ofizialean eta Cinemes Girona aretoetan.