Pau Guillen, Zinegoak jaialdiko zuzendaria: “Zinea izugarrizko tresna da hainbat errealitate bisibilizatu eta normalizatzeko”
Hamairugarren edizioaren azken uneko prestaketak egiten harrapatu dugu Pau Guillen (Alacant, 1976) Zinegoak jaialdiko zuzendaria. Zazpi urte daramatza valentziarrak Gay-Lesbo-Trans Zinemaren eta Arte Eszenikoen Bilboko Nazioarteko Jaialdiaren gidaritzan. Festibalaz hitz egiten duenean nabari zaion zirarrarak agerian uzten du Guillen ez dela zuzendari soil bat; bereak bokazioa eta militantzia ere badira. Zinearen bitartez gizartea aniztasun sexualean sentsibilitzatzeko bokazioa eta militantzia. Otsailaren 22tik 29ra egingo den edizioaren xehetasunak