Berlanga, Fernán-Gómez, Coppola eta Tavernierri omenaldia, Klasikoak sailean

Donostia Zinemaldiak iaz pandemiagatik bertan behera geratu zen Klasikoak saila berreskuratuko du zinemaren historiako ezinbesteko sei proposamenekin. Luis García Berlanga eta Juan Antonio Bardem, Fernando Fernán-Gómez eta Luis María Delgado, Francis Ford Coppola eta Bertrand Tavernier maisuek gidatutako lanak dira.

By |2021-08-23T12:21:24+02:0023 abuztua, 2021|

Zinema korearrari eskainitako atzera begirakoa berreskuratuko du Zinemaldiak

Loreak infernuan. Koreako zinemaren urrezko aroa izenpean, Hego Korean 50eko eta 60ko hamarkadetan ekoiztutako hogei filmetik gora eskainiko dituzte Donostia Zinemaldiak eta Espainiako Filmategiak prestatutako atzera begirakoan. Pandemiaren eraginez iaz bertan behera geratu zen zikloa, eta aurten berreskuratuko dute. Herrialde asiarreko zinemagintzako urrezko aroa izango du ardatz, eta liburu monografiko bat ere argitaratuko dute.

By |2021-06-18T12:04:53+02:0018 ekaina, 2021|
Go to Top