“Espero bezala” ari dira ‘Loreak Errepidean’ filmaren grabaketarekin

‘Loreak errepidean’ filmaren errodatzeko irudi bat, Oiartzunen (Gipuzkoa). (ARGAZKIA: Moriarti) Aurrera doa, Gipuzkoan barrena, Loreak Errepidean filmaren errodatze prozesua. Oiartzunen izan dira berriro ere aste honetan, eta dagoeneko amaitu dituzte bertarako programatutako hartualdiak. Hilaren 8an, astelehena, ekin zioten filmatzeari, eta sei aste inguru iraungo du prozesuak. Filma uda baino lehen prest egongo dela aurreikusi dute, eta estreinaldia urte bukaerarako.