Akelarre filma, NETFLIXen ikusgai
Pablo Agueroren Akelarre lana, igaro berri den Goya sarien azken edizioko filmik sarituenetako bat, Netflix onlineko plataformaren katalogoan dago eskuragarri.
Pablo Agueroren Akelarre lana, igaro berri den Goya sarien azken edizioko filmik sarituenetako bat, Netflix onlineko plataformaren katalogoan dago eskuragarri.
Ikusgai da jada Akelarre filmaren trailerra. Pablo Agueroren azken lana Euskal Herrian errodatu zuen, eta Donostia Zinemaldiaren 68. edizioko sail ofizialean lehiatuko da.
Bukatu dute Pablo Agüero argentinarraren Akelarre filmaren errodajea. Ekoiztetxeak igorritako prentsa ohar baten arabera, Zarautz izan da azken hartualdiak jaso dituen lokalizazioa. Muntaiaren fasera igaroko dira orain, 2020ko estreinaldia jomuga.
Iragan astelehenean, maiatzaren 6an, abiatu dute Pablo Agüero zinegile argentinarraren Akelarre drama historikoaren filmatzea. EAEko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko beste hainbat zonaldetan arituko dira datozen zazpi asteetan.