Askotariko kultur jarduerak proposatuko ditu Loraldia Udako Olak

Lekeitioko Udalak, Loraldia festibalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, 6 eguneko bi egonaldi egingo dituzte gazte euskaldunek, Lekeition. Euskal kulturako sortzaile erreferenteek gidatutako tailerrek eta zuzeneko emanaldiek osatuko dute egitaraua. Zinema arloari dagokionez, Iratxe Fresnedak Irrintziaren Oihartzunak (2016) filma aurkeztuko du.