‘Tetuan’ filmaren sortze-prozesua ezagutzeko aukera, Loraldian

Iratxe Fresnedak zuzendutako hirugarren film luzearen zenbait sekuentzia modu esklusiboan ikusi ahalko dira, Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo – Arrigorriaga programaren baitan. Saioa urriaren 6an izango da, 19:30ean, herriko Lonbo aretoan.