‘Gelditasuna Ekaitzean’ filmatzen hasi dira Donostian

Donostian ekin diote gaur GELDITASUNA EKAITZEAN / LA QUIETUD EN LA TORMENTA Alberto Gastesiren lehen film luzea izango denaren errodajeari. Euskaraz eta gaztelaniaz grabatua, zuri-beltzean eta 4:3 formatuan, filmak 85 minutuko iraupena izango du.