Zinemaldiko kritika: ‘Hiru Uhinak’

Zuzendaria: Loïc Legrand Urtea: 2019 Herrialdea: Euskal Herria Saila: Zinemira Meta-zinema ariketa ederra egin du Loïc Legrand Akitania Berriko ekoizle eta zinemagileak. Bere opera primak Hiru Uhinak kondaira eguneratu du, zeinetan marinel batek madarikazio bat jasoko duen, eta esnezko, malkozko eta odolezko hiru olatu erraldoiri aurre egin beharko dien. Hirugarrena suntsitzeko, arpoi bat botako du olatuaren erdigunera, eta oihu lazkarri batekin desegingo da uhina. Etxera

By |2019-09-26T10:47:07+02:0026 iraila, 2019|

Zurriolako Butaka: Irailak 23

Ezin ukatu euskal zinemagintzak loraldia bizi duenik. Bada zeri kantatu, eta badugu nori kontatu. Euskal ekoizpenak inoiz bano ugariagoak izango dira 67. Donostia Zinemaldian, eta horren berri emateko asmoz ekin genion atzo Zurriolako Butaka programaren saio-sorta berriari.

By |2022-08-29T13:09:33+02:0023 iraila, 2019|

Loïc Legrand (‘Hiru Uhinak’): “Haur txiki bat izango naiz Donostian, zinemagile handien artean”

Loïc Legrand zinemagile frantziar gazteak zuzentzen duen lehen filma da Hiru Uhinak. 2012az geroztik, Prima Luce ekoiztetxearen izenpean, hainbat sorkuntza dokumental landu ditu, eta azken aldian gazteentzako tailerrak zein Kanalduderentzako lanak egiten aritu da. Baina ez zuen bere opera prima 67. Donostia Zinemaldian aurkezteko aukeratuko zutenik espero. Hain zuzen, Kanalduderen babespean osatutako proiektu esperimentala da, eta Euskal Zinemaren Irizar saria eskuratzeko lehian ariko da.

By |2019-09-23T09:15:41+02:0023 iraila, 2019|
Go to Top