Donostia Zinemaldiak irudi korporatiboa aldatuko du
Gaur goizean bidalitako prentsa-ohar laburrean, Donostia Zinemaldiak irudia modernizatzeko gogoeta abiatu duela aditzera eman dute, eta 2018an irudi berria izango duela jaialdiak. Gainera, 2011z geroztik festibalaren kartelak aukeratzeko antolatzen duten lehiaketa bertan behera geratuko da aurtengoan. Maiatz hasieran aurkeztuko dute irudi korporatibo berria.