III. Mendi Film Bizkaia-Ternua Bekaren deialdia zabaldik da

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinema jaialdiak Mendi Film Bizkaia-Ternua Beka 2023 jarri berri du martxan. Abenduaren 9an aurkeztu dute deialdia, festibalaren 14.edizioaren baitan, eta jakinarazi dute proposamenak helarazteko epea 2022ko apirilaren 30era arte izango dela zabalik. Euskalduna Jauregiko ekitaldian, gainera, I. Bekaren irabazle izan zen Txango proiektua estreinatu dute Tamara Lucarinik, eta II. Bekaren onuraduna ere eman dute ezagutzara: Lobos.