Gaur abiatuko dute FANT jaialdiaren 27. edizioa

Igor Legarretaren Ilargi guztiak proposamenak zabalduko du gaur, maiatzak 7, Bilboko FANT Zinemaldi Fantastikoaren edizio berria 18:30ean Campos Antzokian egingo duten inaugurazio ekitaldian. Sail Ofiziala, Dokufant, Fant Laburrean (Euskal Filmen azpiatalarekin), Fant Familian, Fant Maisuak, La Aventura, Ikuspegi Fantastikoa (film laburren azpiatalarekin) eta lehiaketatik kanpoko filmen sailez gain, hainbat emanaldi berezi ere egingo dituzte; 70etik gora proposamen bistaratuko dituzte, orotara.

By |2021-05-07T11:03:25+02:007 maiatza, 2021|

‘Ilargi guztiak’ filmaren emanaldiak zabalduko du XVII. Fant jaialdia

Igor Legarretak zuzendu duen, eta Haizea Carneros, Josean Bengoetxea eta Itziar Ituño protagonista dituen Ilargi Guztiak filmaren estreinaldi mundialak zabalduko du FANT – Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren 17. edizioa. Maiatzaren 7tik 16ra egingo da, eta 73 proiekzio eta 12 film luze lehiatuko dira Sail Ofizialean.

By |2021-04-27T14:47:16+02:0027 apirila, 2021|

Lluís Quílez zinemagileak jasoko du aurtengo FANTROBIA saria

FANT  Bilboko Zinemaldi Fantastikoa ohiko datetara itzuliko da aurten, eta ekimenaren 27. edizioa maiatzaren 7tik 16ra luzatuko da. Jaialdiaren testuinguruan banatzen duten FANTROBIA saria Lluís Quílez zuzendari, gidoilari eta ekoizle bartzelonarrak jasoko du aurtengoan, zinema fantastikoaren alorrean egiten ari den lanagatik.

By |2021-04-19T11:01:02+02:0019 apirila, 2021|
Go to Top