Katixa Agirrek idatzitako ‘Zinema festa bat da’, Nosferatu bildumaren azkena

Katixa Agirrek idatzitako Zinema festa bat da liburua argitaratu dute Euskadiko Filmategiak, Donostia Kulturak eta Donostia Zinemaldiak, Zinemaldiaren 70. urteurrena ospatzeko ekitaldien abaroan. Literaktum jaialdiaren baitan, Tabakaleran, egingo dute bihar aurkezpena.