‘918 gau’, DOC Lisboa jaialdiaren nazioarteko lehian

DOC Lisboa – Lisboako Dokumentalen Jaialdiaren nazioarteko lehian izango da Arantza Santesteban zinemagilearen 918 gau film esperimentala. Euskaraz filmatutakoa, kartzela barneko eguneroko bizitza ulertzeko funtsezkoak diren arazoak jorratu ditu egileak bertan.